BARRUKO SKATEPARKEKO INSTALAZIOAK
Gure barruko skateparkeko instalazioak skatearen ikaskuntza lasaia lantzeko eta sustatzeko diseinatu eta eraiki dira. Guztira 1.000 m2 -ko espazioa gune ezberdinetan banatuta dago eta, aldi berean, guneen arteko loturak parke osoa erabiltzeko aukera ematen du .
Trantsizioa zein Street skateboardinga praktikatzeko piezak batzen dira parkean zehar. Tamaina eta ezaugarri ezberdinetako arrapalek eta moduluek maila guztietako ikaskuntza errazten dute . Bestalde, lur lau eremu zabala ere badugu lehen urratsak eroso emateko .
Gure instalazioen sarreran txoko lasai bat sortu dugu, gurasoek eta lagunek bertan itxaron dezaten klaseak irauten duen bitartean eta ikasleek gune horretan leku aproposa topa dezaten euren gauzak gordetzeko .