Organizamos campus de skate durante las vacaciones de verano, invierno y semana santa.

DÄIBÄI Taldea: Monitoreak

Jarraian DÄIBÄI taldea osatzen duten langileak aurkezten dizkizugu. Hainbat arlotako eta eskarmentu handiko pertsona hauei esker proiektu berritzaile hau planteatu eta martxan jarri ahal izan dugu. Gure instalazioetan patinatzen gozatzen duzunean laguntzeko izango dira.

 

julen arizmendi skateboarding daibai

 

Julen Arizmendi Psikologian graduatua da UPV/EHUn eta Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietan ere formakuntza dauka. Skatearen praktikaren eta garapenaren arteko harremanak lantzen eta aztertzen ditu, horren bidez esku-hartze psikosozialak diseinatzeko eta ezartzeko helburuarekin.

Bere esperientzia zabala da patinatzera eta proiektu ezberdinak ezagutzera hainbat herrialdeetara bidaiatu ostean. Skatearekin lotutako edukiak sortzeko ekimenetan parte hartu du, Nazio mailan eta nazioartean lehiatu da, eta Euskal Herriko hainbat skateboard eskola aintzatetsitan eman ditu eskolak.

 

jon mikel lopez daibai

 

Jon Mikel López Gizarte Langilea da, hainbat kolektubo zahurgarriekin lanean eskarmentu handikoa. Bere esperientziak eta Skateboarding praktikatzeko duen grinak bizimodu hau esku-hartze sozialean tresna gisa erabiltzera sinestera eramaten dute.

Eskarmentu handia du bai patinatzen eta bai irakasten. Bere lanbide-profila eta pertsonen arteko trebetasunak apropos bihurtzen dute edukiak transmititzeko eta irakasteko orduan. ikasleak etxean bezala sentiarazten ditu saio, ikastaro eta skate udalekuetan.

 

KIARA BARAYAZARRA clases de skate DAIBAI

 

Kiara Barayazarra taldekide berriena da. Nahiz eta gazteena izan Skateboardean esperientziaduna da; 12 urte zituenetik hainbat lehiaketatan parte hartu du emaitza aitorgarriak lortuz.

Bestalde, esperientzia du Skateboard-arekin loturiko ekitaldien kudeaketan; Hainbat skate lehiaketatan “Hizlaria” izan da. Horrez gain, eskarmentu handia du skate-irakasle gisa bai eskoletan bai udalekuetan. Gaur egun, Enpresen Administrazio eta Zuzendaritza ikasten ari da unibertsitatean, eta Euskal Skateboard Federazioko epailea da.

Gernika aldean bazaude, Euskal Herrian, etorri behar gaituzu ezagutzera!! Bisitatu DÄIBÄI Skate Park Indoor, gu hobeto ezagutzeko.

0 Comments

Your email address will not be published. Required fields are marked *

1 + one =