DÄIBÄI SKATEBOARDING

 

Garapen pertsonal eta sozialera bidertutako Skate Eskola. Skateboarding praktikatzeko irisgarritasuna areagotzeko helburuarekin jaio gara; jarduera honekiko eskuragarritasun mugei aurre eginez eta honen biratez garapen positiboa sustatuz. Gure instalazioak eta lan-metodologiak skateboard praktikaren hastapena errazteko eta praktika eta ikaskuntza sustatzeko espazio egoki bat sortzeko diseinatu dira; praktika sustatu eta aniztasunari lekua egiteko asmoz. Eskola, Erakunde eta elkarte anitzekin elkarlanean ari gara skateboarding a gizartean zabalduz.

SkatePark Indoor - DAIBAI SKATE ESKOLA
Skateboarding Ikasgaiak

Skateboarding praktikak garapen pertsonalean zein sozialean izan dezakeen eragin positiboan sinesten dugu. Skateboarding-a dibertsioa, harremantzea eta hurrengo balioak sustatzen dituen jarduera alternatibo gisa ulertzen dugu:

SEGURTASUNA

Norberaren buruarekiko segurtasuna garatzea sustatzen dugu, erronkei pixkanaka aurre egin eta auto ezagutza garatzeko.

DIBERTSIOA

Jolasa Ikaskuntza-prozesua sendotzeko eta honetaz gozatzeko bide gisa.

ERRESPETUA

Pertsona arteko harremanen oinarri gisa.

ELKAREKINTZA

Gaitasun sozialak garatu eta harreman berriei ekiteko bitarteko gisa.

ANIZTASUNA

Pertsonak haien ezaugarrietaz gain ezagutzen ikastea eta aniztasuna aberastasun gisa barneratzea.

KOMUNITATEAREN GARAPENA

Ikuspegi komunitarioa landuz, Ikasleen parte-hartze aktiboa sustatzen dugu; euren garapenaren eta euren inguru hurbilaren garapenaren eragile izatera motibatuz.

Skateboarding irakaskuntza esku-hartze psikosozialarekin lotu nahi duen familia-erakunde bat gara. Gure nahiak eta ideiak aurrera eramateko diziplina anitzeko lantaldea osatu dugu. Lantalde hau Psikologian, Kirol Zientzietan, Gizarte Lanean, Zuzenbidean eta Finantzetan diharduten profesionalek osatzen dute. Elkarlanari esker proiektu berritzaile hau martxan jartzea lortu dugu.

Daibai Skateboarding-en skateboard-a praktikatzeko egokituak izan diren espazio zabalak topatuko dituzuEspaziook, Gure ikastaro, kanpamendu eta saio libreetan irakaskuntza eta ikaskuntza errazteko diseinatuak izan dira.