HELDUENTZAKO SKATE ESKOLA

 

Maila anitzetara bideratutako Skate ikastaroak eskaintzen ditugu 18 urtetik gorako gazte eta helduentzat. Programa honetan garrantzi berezia ematen diogu praktika seguruari eta aurrerapen gradualari, kolpeak eta lesioak ahalik eta gehien saihestu edo murrizteko helburuarekin. Aldi berean, Skateboard-ean aldez aurretiko esperientzia dutenei begira, aurreratu edo hobetu nahi duten partaideei zuzendutako ikastaroak ere programatzen ditugu. Arau orokor gisa, saio hauek pausoz pauso irakaskuntza eta autobabes teknikak jarraitzen dituzte, beti ere skateboard aren praktikaren iraunkortasunaren eta erabilgarritasunaren alde.

Bizkaian helduentzako skate eskola
Bizkaian helduentzako skate eskola

Skate Ikastaro hauen ordutegiak eta prezioak honako hauek dira:

 

Eskola +18 urte Asteko Egunak / Orduak Hilabeteko Prezioa
1 egun bat / 1,5 ordu. Astea 60€/hilean
2 egun / 3 ordu. Astea 110€/hilean
3 egun / 4,5 ordu. Astea 160€/hilean

Bete izena emate galdetegia eta eman izena DÄIBÄI skate-eskolan edo jarri harremanetan gure taldearekin edozein zalantza argitzeko.

Gure skate eskolak honako egitura hau jarraituz antolatzen ditu saioak:

Saioaren lehenengo 15 minutuak psikomotrizitatea taldean lantzeko, gorputza berotzeko eta elkar agurtzeko erabiltzen ditugu. Bertan, skateboarding-arekin lotura estua duten mugimendu dinamikoak egiten dira, errepikapenaren eta imitazioaren bidez gaitasun fisikoak (oreka, erresistentzia, jauziaren potentzia, koordinazioa) lantzeko. Gainera, partaideen arteko elkarrekintza erraztea bilatzen dugu zirkulu-formatuaren bidez, non pentsamenduak eta ideiak partekatzeko aukera ematen zaien.
Babesen erabilera landu beharreko ikaskuntza garrantzitsuenetako bat da. Horretarako, saio bakoitzak une berezi bat du, babesen zirkuitua deitzen duguna. Kasu honetan, ikasleek taldean jarraitzen dituzte belaunetakoak, ukondokoak eta kaskoa erabiltzeko ariketa dinamiko batzuk skateparkaren inguruan. Mugimendu horietara ohitzeak asko laguntzen du aurrerantzeko jauziak eta istripuak saihesten. Horrela, lesioen edo istripuen prebentzioa lantzen dugu.
Saioaren muina izanik, zati honetan 8 ikasleko talde txiki eta mailakatuetan banatzen dugu ikasle taldea, ahalik eta zerbitzu egoki eta pertsonalizatuena eskaini ahal izateko. Talde txiki horiek era koordinatuan mugitzen dira skateparkeko hainbat guneetan, saio bakoitzean ariketa desberdinak proba ditzaten.
Gure ikastaroetan zehar jolasak eta pertsona arteko dinamikak erabiltzen ditugu skateboardingean lehen urratsak modu bizigarri eta dibertigarrian ezagutzeko. Jolasak eskola-formatua pixka bat dibertigarriagoa egiten duelakoan, ikasleengan alderdi ludikoa sustatzea bilatzen dugu, honek emandako edukiak barneratzen laguntzen duen bitartean.
Saioaren azken minutuetan, jolas librerako une bat ematen diegu ikasleei. Uste dugu une hori ezinbestekoa dela, euren artean banako gisa harremandu daitezen eta euren nahiak gidatutako une bat izan dezaten

Gure irakasle taldea aurkezten dizuegu, eskarmentu handiko profesionalez osatua eta beti ondo pasatzeko gogoz.

Julen

Julen Arizmendi

Psikologian graduatua da UPV/EHUn eta Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietan ere formakuntza... Irakurri gehiago

Social Skate
Management
Intervención social
Psicología
Jon Mikel

Jon Mikel López

Gizarte Langilea da, hainbat kolektubo zahurgarriekin lanean eskarmentu handikoa. Bere esperientziak... Irakurri gehiago

Social Skate
Intervención social
Integración Social
Educación
Kiara

Kiara Barayazarra

Taldekide berriena da. Nahiz eta gazteena izan Skateboardean esperientziaduna da; 12 urte zituenetik... Irakurri gehiago

Social Skate
Administración
Competición
Dinamización